Arrate Irratia

Historia

FM 93.6

Gure Historia

Arrate Irratia 1959an sortu zen, euskara eta musika ardatz hartuta. Oztopoak oztopo, 1982an berriz piztu zen, herriaren babesari esker. Gaur egun ere, euskal kultura eta Jaunaren Barri Ona zabaltzen jarraitzen dugu, entzuleekin bat eginda.
  • 1959Hasiera

    1959. urtean abenduaren 23an ikusi zuen argia ARRATE IRRATIAK On Pedro Gorostidi Jaunaren eskutik. Esan beharrik ez, irratiak lortu zuen arrakasta ikaragarria izan zela, bere programazio euskalduna eta musika kontutan hartuta.

  • 1964Lehen itxiera

    Garai latzak izanik, behin baino gehiagotan sortu ziren oztopoak eta salaketak, eta lau urte pasa eta gero, 1964.urtean, orduko agintariek itxi egin zuten. Ordurarte egindako lana, haundia izan zen, entzuleak, milaka! Irratia euskaldunen bihotzetan txertatu zen.
  • 1978Bigarren saiakera

    14 urte luzez itxita egon eta gero, 1978an, ARRATE IRRATIA ELKARTEA sortu genuen eta urte bereko uztailean berriro emititzeari ekin zion, oso era apalean, FM-n. Baina oraingoan ere gure poza bertan behera. Lau hilabete igaro ondoren, berriro irratia ixildu egin zuten beste lau urtez.
  • 1982Ahaleginaren fruitua

    1982ko abenduaren 30ean, hirugarrenez, abian jarri genuen, gaur arte, Bernardo Ibarraren zuzendaritzapean.

  • Gaur EgunGaur egun

    Gaur egun hasierako helburu eta bideei tinko eusten diegu, euskara, euskal-ohiturak, kultura eta Jaunaren Barri Ona zabalduz gure ama hizkuntzan: euskeraz.
    Orain arte entzuleekin lorturiko harremana eta etxekotasuna, urte askotarako izan daitezela.

logo-ARRATE-IRRATIA-2

Entzun Arrate Irratia

21:00- Izarretatik eguzkira, goizeko 8ak arte